Langile, autonomo, funtzionario eta langabetuentzako dohako ikastaro berriak

Fabrikazio mekanikoa, elektrzitate-elektronika eta sistema informatikoak

Zertan dabiltza gure seme-alabak interneten? Aukerak eta arriskuak

2010/01/26

Internet mundu osora irekita dagoen lehio bat da, gure seme-alabei aukera handiak eskeintzen dizkioalarik: komunikazioa, ezaguera, lana, entretenimendua…baina baita ere ezagutzea komenigarria diren arrisku batzuk. Tuenti, Facebook, Youtube, messenger, blogak…Zer dira eta zer egin daiteke bakoitzarekin? Jardunaldi hau Armeria Eskolako Guraso Elkarteak antolatzen du ete bere asmoa gurasoei errealitate hau modu atsegin batean gerturatzea da, adibide praktikoak ipiniz. Urtarrilaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Armeria Eskolan. Hizlaria Josu Mendicute, Ikusentzuteko Komunikazioan Lizentziatua, izango da.

 

Argazki Digital Industrialeko IV Lehiaketa

2010/01/19

Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteak Argazki Digital Industrialeko IV Lehiaketa antolatu du eta lanak bidaltzeko epea ireki du.

Oraingoan sariak 1.350 eurotakoak dira. Lehenengo saria 700 eurotakoa da, bigarrena 300 eurotakoa eta hirugarrena 200 eurotakoa. Gainera Armeria Eskolako ikasle ohi batek aurkeztutako argazkirik onenak 150 eurotako saria jasoko du.

Parte hartu nahi dutenak bere lanak Otsailaren 26rako bidali beharko dituzte Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartera.


Eskuadra Zaharra, algo mas que una cuadrilla

2010/01/11

La Eskuadra Zarra fue a principios de siglo algo más que una cuadrilla. Existen referencias que en esta cuadrilla aparte de reinar el buen humor, gracias su eibartarrismo, consiguieron atraer hacia la antigua villa importantes inversiones. Entre sus integrantes estaban algunos industriales, todos ellos unidos por la necesidad de crear en Eibar una escuela de artes y oficios...

Zorionak eta Urte Berri On

2009/12/23

Armeria Eskolak eguberri onak igaro ditzazuela opa dizue. Gabonetan ikastetxea itxita egongo da, Urtarrilaren 7an, osteguna, irekiko delarik.

2 ordenagailu ERE egoeran dauden langileek laguntza ekonomikoak eskatzeko

2009/12/16

 Armeria Eskolak bere sarreran 2 ordenagailu ipini ditu Enplegu Erregulazio Espediente baten pean dauen langileek bere lan kontratua etenda dagoen bitartean prestakuntza egiteko jaso ditzaketen laguntza ekonomikoen eskaera bete ahal izateko.  Programa honek, HOBETUZek kudeatutakoa, Armeria Eskolan prestakuntza eta berziklapen ikastaroak egiteagatik orduko 4 eurotako laguntza  (gehienez 800 euro) jasotzeko aukera ematen du, % 80ko bertaratzea gaindituz gero. Eskaerak aurkezteko epea Abenduaren 30ean amaitzen da, baina Armerian Abenduaren 23arte bete daiteke, egun horretan ikastetxeak gabonetako oporrak hartuko dituelako.