Proiektuak

EPEA Proiektua

2008ko urriatik - 2012ko urriara

Gure inguruko enpresentzat tamaina txikiko eta ertaineko proiektuak garatzea zaila dela jakin badakigu. Hori dela eta, Armeria Eskolak EPEA proiektua abian jarri du.


EPEAren xede nagusia zera da: Armeria Eskola eta enpresen arteko harremanak indartzea proiektuen bitartez. Proiektuen zailtasuna txikia edo ertaina izango da eta ikasleek garatuta izango dira. Era horretan ezagutza-transferentzia enpresa, eskola eta ikasleen artean lortu nahi dugu.


2007-2008 ikastaroan egindako lehenengo saiakerak oso harrera ona lortu du, bai Hezkuntza Sailatik («Lanbide Heziketako gela eta tailerretako praktika egokien 1go saria) bai EUSKALIT-tik (400 Klubeko Praktika Onen Elkartrukearen V. Topaketaren 2. saria).

 

Informazio gehiago

 

Proyecto GIGA

2008/Septiembre - 2011/Junio

Armeria Eskola, en colaboración con el IMH y  Elgoibar GLHBI, ha puesto en marcha el proyecto GIGA. Los objetivos de dicho proyecto son: impulsar la innovación en las pymes, en especial en las de menor tamaño, diversificar los servicios que los centros prestan a las empresas y experimentar en los centros innovaciones que sean transferibles a las empresas. Para ello se ha formado un equipo multidisciplinar, del que forman parte 2 profesores de Armeria Eskola, que a lo largo de 4 años se dedicará a realizar diagnósticos en empresas de diversos sectores económicos para detectar oportunidades que permitan introducir mejoras en los procesos de diseño, fabricación, medición, montaje, automatización y mantenimiento de dichas empresas.

KAIOA3 - ASTERISK

2007ko iraila -

Zer da da Kaioa3-Asterisk?


Proiektu honen helburua Asterisk telefoniako telefonogune bat Kaioa3 intranetean integratzea da, beste ikastetxe batzuekin laguntzaile bezala parte hartzen dugularik. Integrazio honek Intraneteko erabiltzaileek zerbitzu gehigarri batzuk izatea suposatuko du. 

5S

2003 -

Zer da 5S proiektua?

5 « S »  metodoa japoniarrek asmatutako kudeaketa-teknika bat da eta 5 printzipio errazetan oinarritzen da, horietako bakoitzaren izenaren lehenengo hizkiak (japonieraz) metodoari izena ematen diolarik. 

  •  Seiri: Antolaketa. Behar ez direnak bereiztu
  •  Seiton: Ordena. Behar direnak kokatu
  •  Seis¿: Garbitasuna. Zikinkeria ezabatuiedad
  •  Seiketsu: Estandarizar. Arazoak zehaztu
  •  Shitsuke: Disziplina. Hobetzen jarraitu

Bestalde, sistema honi esker, ondorengoak lor daitezke:

  • Lan-baldintzak eta pertsonalaren keman hobetzea (Leku garbi eta ordenatu baten lan egitea atseginagoa da)
  • Denboraren eta energiaren gastua murriztea
  • Istripuen arriskuak murriztea
  • Produkzioaren kalitatea hobetzea.
  • Segurtasuna lanean

Empresa Joven Educativa (Eje)

2006ko Iraila -

Zer da EJE?

Proiektu honen helburu garrantzitsuen bigarren hezkuntzako ikasleen artean gaitasun ekintzaileak garatzea da. Ekimen hau Asturiaseko Nalon-eko bailaran sortu zen, VALNALON kudeaketarako elkarte publikoak sustatuta eta Euskadin TIKNIKAk koordinatzen du. Armeria Eskolak 2006-2007 ikasturtetik aurrera hartzen du parte

Hizkuntza Normalkuntza

200ko Iraila - 2011ko Ekaina

Armeria Eskolaren estrategietako bat “Euskara bultzatzea” da. Horren ondorioz 2006-2007 ikasturtean hizkuntza normalkuntzako proiektua deseinatu zen, 2007-2011 epearen barruan garatzen ari delarik, ULIBARRI programan onartua izan ondoren.


Helburu garrantzitsuena ikastetxeko eremu desbdinetan euskararen erabilpena  normalizatzea da: antolakuntza, dokumentazioa, komunikazioa, irakaslegoa, ikaslegoa, gurasoak, gainontzeko langileak, eskolaz kanpoko ekintzak eta kanpoko harremanak. Bakoitzarentzako helburu eta estrategia espezifikoak zehaztu dira, urteko planetan garatuko delarik. 

Hobbide

Septiembre 2007 - 2010

Zer da Hobbide?

Kudeaketarako, autoebaluaketarako eta hobekuntzarako eredu bat da, EFQM ereduan oinaritua eta Euskadiko Lanbide Heziketaren ingurugiroari egokitua.

KaioaV3

2008 -

Zer da Kaioa?

Kaioa proiektuaren helburua Lanbide Heziketako ikastetxei elkarrekin lan egiteko atari bat eskaintzea da, software askean oinarrituta eta SOA arkitektura baten gainean

Aukeratutako tresnak, guztiak Open Source motatakoak, ondorengoak dira:

    - Atari korporatiboen kudeatzailea (Liferay)
    - Edukien kudeatzailea (Alfresco)
    - Postako bezero/zerbitzari eta egutegia duen elkarrekin lan egiteko progrma (Zimbra)