ZEREGINA. Izateko dugun arrazoia:
Ikastetxearen interes-taldeek (ikasleek, gurasoek, enpresek, administrazioak eta gizarteak) duten lanbide heziketa industrialeko prestakuntza-eskaria asetzea
Ikastaro eta heziketa zikloen bitartez, ikastetxearen jakindurian oinarritutako arlo teknologikoetan.
Bere eragineko inguruaren garapen sozioekonomikoari laguntzeko, enpresei ezaguera eta balio erantsia emanez, aldi berean beraien arteko harremanen katalizatzailea izanez
Gizarteari jokaera etiko bat zabalduz, Entzunkizun Sozial Korporatiboko ekintzetan eredu izanik, bai barne mailan (langilegoaren errealizazio pertsonala eta profesionala), bai kanpo mailan (Ingurugiro-arloan erreferentzia izanik eta gizarte-ekitaldietan lagunduz).
JOMUGA. Lortu nahi duguna:
Ospe oneko ikastetxea izatea , ikasleen esker ona jasoz, lan-txertatze tasa altua izateagatik; gurasoena, bere seme-alabek garatutako gaitasunak geroz eta gehiago baloratzeagatik; enpresena, ikasleak lanpostura egokitzeko duten maila altuagatik; administrazioarena, ikastetxeak garatutako kudeaketa geroz eta gehiago baloratzeagatik, eta gizartearena, jarrera suspertzailea eta etikoa sustatzeagatik.
Bere eragineko inguruan, bereziki, Debabarrenean, eskualde mugakideetan, eta modu zabalagoan, Euskadi eta alboko erkidegotan.
Kalitatezko prestakuntza eskainiz, ikasleen behar teknikoak eta jarrerazkoak asetuz, lan munduan eta gizartean ahalik eta lehen eta modu eraginkor batean txerta daitezen
Eta balio erantsiko zerbitzu batzuk, bereziki enpresei eta orokorrean gizarteari, ikastetxeko langilegoaren “egiten jakin”-ean oinarratuz eta ditugun azpiegiturak aprobetxatuz.
Ikasketarako sistema aurreratua aplikatuz, guztiz pertsonalizatuak eta IKT-en erabilpen trinkoan eta eleaniztasunean oinarrituak.